Pintxo eta postreen dastaketa

Apirilaren 12an, aste santuko oporren aurretik, institutuan pintxo eta postreen dastaketa ospatu genuen.

Gainera, degustazioaren aurretik, 1 batxilergoko ikasleek ping pong eta badminton txapelketak antolatu zituzten.

Irudian sakatuta argazki galeria bat ikus dezakezue:

 

Zorionak antolatzaileei eta parte hartu zenuten guztiei!

KORRIKA TXIKIA!

Atzo Apirilaren 4ean Korrika Txikia pasa zen gure auzotik zehar. DBHko ikasle guztiek parte hartu zuten, eta giroa ezinhobea izan zen.  ttipi ttapa ttipi ttapa.... KORRIKA!

KORRIKA BADATOR!

Bidebieta Institutuko hainbat ikasle Korrikarako petoak prestatzen. Horietako ikasle asko MENA deritzanak dira. Euskara guzti guztion ondare bizia denez: Gora Korrika eta gora Euskara!!

IRTEERA EUREKA MUSEOKO ANATOMIA TAILERRERA (I)

Aurreko ostiralean, martxoak 22an, 3.Dko ikasleak Eureka museoko anatomia tailerrera joan ziren eta bertan organo ezberdinak gertutik behatu eta aztertu zituzten. Argazkietan ikus dezakegun bezala birikak, gibela, bihotza edo trakea bezalako organoak manipulatzeko aukera izan zuten. Hori da gure gorputza barrutik ezagutzeko erarik aproposena!

IRTEERA EUREKA MUSEOKO ANATOMIA TAILERRERA (II)

Aurreko ostegunean, martxoak 21ean, 3.Bko ikasleak Eureka museoko anatomia tailerrera joan ziren eta bertan organo ezberdinak gertutik behatu eta aztertu zituzten. Argazkietan ikus dezakegun bezala birikak, gibela, bihotza edo trakea bezalako organoak manipulatzeko aukera izan zuten. Hori da gure gorputza barrutik ezagutzeko erarik aproposena!

GETARIAKO BALENCIAGA MUSEOAN EGINDAKO BISITA ETA TAILERRA

DBH 3.B eta 3.Dko ikasleek Gaztelera eta Teknologia arloetako jarduera elkartua egin dute. Erakusketako ibilaldiak modaren historiaz eta arroparen lexikoaz gure jakintza aberastu du. Ondoren, "Lautik bolumenera" jantzigintza jardunean parte hartu dugu, Museoko bilduman diseinuetan oinarrituz.

 

KOLDOri

Kaixo Koldo lankide eta irakasle estimatua.

Hemen gaituzu Koldo, hemen gaituzu gure bihotzak urratuta, ahotsak zartatuta eta begiak negar malkotan, hementxe gaituzu bai, zure ikasle eta lankideok. Guztiok gaituzu begirada ilunarekin.

Aquí estamos Koldo, aquí estamos tus compañeras y compañeros, aquí están tus alumnas y tus alumnos con el corazón herido, la voz entrecortada y  los ojos llorosos.

Norbait hiltzen denean, supitoki bereziki, badaude esaten dutenak, ez dela hildakoaren bere heriotza erabatekoa eta behin betikoa izaten, hildakoa estimatzen dutenek ez badute ahaztutzen, hau da,  gogoratua izaten den neurrian  beraren zerbaitek bizirik dirauela. Eta Koldo, argi eta garbi esan nahi dizugu Bidebietako Institutuko Hezkuntza komunitatea osatzen dugunoz ez zaitugula inoiz ahaztuko, esan nahi dizugu beti gogoratuko garela zutaz.

Hay quien manifiesta ante la muerte de un ser querido, y sobre todo si la muerte ha sido implacablemente fulminante, que dicho ser querido realmente no muere del todo si las personas que lo apreciaban y lo conocían lo siguen recordando en sus corazones. Y así, te queremos decir solemnemente Koldo que las personas que formamos parte de la Comunidad Educativa del Instituto de Bidebieta nunca jamás te olvidaremos.

Eskerrak ematea gauza ederra da, polita da, eta horrela  eskerrikasko esan nahi dizugu bihotz bihotzez Koldo, eskerrik asko zure lanagatik, zure esfortzuagatik, zure nortasun sendoagatik, gauzak ahalik eta ondoen egiteko jartzen zenuen borondate irmoagatik, zure jakinduria eta profesionaltasunagatik. Eskerrik asko Hezkuntzari, Irakaskuntzari,  emandako guztiagatik.  Aurreko ostiralean Hezkuntzak galera izugarria pairatu zuen!

Es de bien nacido ser agradecidos. Gracias es una palabra bonita. Y en este caso merecida. Gracias Koldo. Gracias y de todo corazón por tu trabajo, tu esfuerzo, tu personalidad, por tu firme y continuada voluntad por hacer las cosas lo mejor posible. Gracias por tu sabiduria e inmensa profesionalidad. Gracias por haberlo dado todo a la Enseñanza. El viernes pasado La EDUCACIÖN, con mayúsculas, perdió un gran valor, te perdió a tI.

Ez adiorik Kodo, beti arte baizik!

Esto no es una despedida Koldo, es un hasta siempre!

Beti arte!

 

 

 

 

 

 

 

Reus-eko bortizkeria matxistaren gaitzespeneko kontzentrazioa

Bidebietako ikasleek 15 minutuko kontzentrazioa egin duteReusen erahildako Kelly-ren omenez, bere heriotza salatuz kontuan izanik bereziki 17 urteko ikaslea dela.

 

 

  

ATE IREKIAK

ZATOZ GUREKIN ESPLORATZERA!

ATE IREKIAK URTARRILAREN 24AN 18:30TAN

ESPLORATZAILEAK BEHAR DIRA

Artikoa hausten ari da

Urtarrilaren 11ean DBH1 eta DBH2-ko ikasleak Cosmocaixak antolatutako "Artikoa hausten ari da" erakusketa ikustera joan ziren.

 

 

ELKARRETARATZEA

 

Bidebietako ikasleak, irakasleak eta langileak elkarretaratzea egin dute Bidebietako institutuaren aurrean Laura Luelmoren hilketa matxista gaitzesteko.

 

  

EKAINBERRIRA IRTEERA

 

DBH1 eta 2ko lagunak Ekainberrin izan gara. Bertan, Ekain kobaren erreplika ikusi ahal izan dugu (Ekainberri) eta labar arteaz gozatu; zaldiak,bistonteak...leizean margoturik. Jarraian, Historiaurrean egiten zen moduan, ehizean aritu gara; hartza,orkatza... eta hain erraza ez zela konturatu gara. Hurrengo batean, sua nola egin ere ikasteko gogoarekin geratu gara.

 

  

EUSKARALDIA

 

1.zikloko Hipi ikasleak ere Euskaraldiarako lanean aritu dira.

 

  

 

BIDEBIETAKO IKASTETXEA EUSKARALDIAREKIN BAT

 

Euskaraldia dela-eta ikastetxean giro bikaina izan da. Ikusi 'Photocall'ean ateratako argazkiak.

 

                            

      

 

PIRAGUA IRTEERA

Irailaren 28an 4B eta 4E -ko ikasleak PIRAGUISMO egitera joan ginen Kontxako badian dagoen Gipuzkoako Piraguismo Federaziora. Gehiengoentzako ez zen lehenengo aldia, beraz, zuzenago edo bira gehiago emanda...irlara abiatu gara. Bertan lehorreratu eta bañatzen ibili gara olatu artean. Bukaerarako eguzkiak borroka irabazi dio lainoari eta giro ederrean itzuli gara ikastetxera. Ekainean berriro!

 

 

 

PIRAGUA IRTEERA

Irailak 27an 4Dko ikasleak PIRAGUISMOA egitera joan ginen Kontxako badian dagoen Gipuzkoako Federazioara. Udako giroak lagunduta ordu eta erdiko ikastaroa egin genuen. Badian zehar ibiltzeaz gain hainbat jolas egin eta barre batzuk ere bota genituen. Bukatzeko, ausartenak uraren freskotasuna gaindituz gabarroian txiribueltaka ibili ginen. Ekainan berriro!

 

                                                                 

 

BARRIAKO BARNETEGIRA IRTEERA

Bidebieta Institutuko DBH1 eta DBH-2ko  21 ikaslek lau eguneko irteera burutu zuten BARRIAko (Araba) Barnetegira, Irailararen 17tik 20ra hain zuzen. Helburu bikoitzak bultzatu gaitu horretara: bat,  "Amara Berri"ko metodologi berrikuntzan arituko diren bi taldeak bat balitz bezala kohesionatzea eta, bi, euskarara "hurbiltzea" aisialdiaren bidez. Ondo bezain ondo ibili dira ikasle guztiak, esperientzi polita guztiontzat. Errepikatzeko den ideia, beraz. Eta esan beharra dago BARRIAko Barnetegiko monitoreen  profesionaltasuna goi mailakoa izan zela, beraiena da, beraz, neurri handi batean lortutako arrakasta.

 

 

AGENDA 21 - DONOSTIA

   

Europako Kontseiluko Intercultural Cities Sareak praktika ona bezala aukeratu du aurtengo Donostiako Eskolako Agenda 21. 

El Consejo Europeo Intercultural Cities ha  elegido  Agenda Escolar 21 de Donostia de este año como ejemplo de buenas prácticas

 

FINAL CURSO 4º B y 4º D ESO/DBH

   

Nuestros alumnos de 4º B y 4º D han realizado una excursion a Irisarri Land como final de curso

 

Irisarri Land argazkiak